XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraindik ere, gogoratzen zaidanean, ez dakit nola konpondu ahal izan zen kontua hain ondo, hondamendia izango zela ematen zuen eta.

Eta beti geratuko zait zalantza azkeneko emaitza hori Anaren gustukoa izan ote zen ala ez.

Raquel

Ikasturte honetan tutore berria dugu; on Ramon beste eskola batera joan zen, uste dut Sada-n eman ziotela plaza.

Berriak, ez dakit oraindik zer izen daukan, Pilar uste dut, baina berehala etorriko zaigu betiko istorioa kontatzera, seguru; barregurea ematen dit gogoratzean Anak zer esaten zuen ikasturte hasierako sermoi hauetaz.

Hortxe dago, barrutik oso urduri, pentsatzen dut; ni ere egongo nintzateke, hogeita hamar pertsonako klase bat begira izanda.

Ea zer esaten digun gaur.

Ai, zenbateko arrazoia zuen Anak; badirudi egia dela diskurtso hori ikasia dutela aurreneko klaserako, (...)